Kantuz alaitu dute Santa Zezilia eguna Kantujira taldeko lagunek

Uztarria.eus 2018ko aza. 23a, 12:32

Urteroko ohiturarekin jarraituz, kantuan ospatu zuten Santa Zezilia eguna Kantujira taldeko kideek atzo. Asteetan zehar entseatzen ibili ostean, kalera irten ziren atzoko egunez, besteak beste, "Xixiliri eta bizipozari" abestera. Perez Arregi plazan elkartu ziren Kantujirako lagunak eta hainbat txokotan abesteko geldialdiak egin ostean, herriko plazan bukatuko zuten kalejira. Ondoren, afaria egin zuten Sanagustin kulturgunean, eta han ere ez zen musikarik falta izan.