Itziar Zubizarreta: "Laboaren ahotsa hartu eta eskaini nahi izan dugu erakusketarekin"

Uztarria.eus 2018ko aza. 23a, 11:41

Laboaldiaren barruan, asteazkenaz geroztik Laboa gertutik erakusketa ikusgai da Betharrametako erakusketa aretoan. Mikel Laboa Katedraren eskariz Itziar Zubizarretak egindako erakusketa da, hain zuzen ere, egunotan ikusgai dagoena. Kulturaz kooperatibak azaldu duenez, Laboaren ahotsa "gertutik" ezagutzeko parada izango dute bertaratzen direnek. Itziar Zubizarreta da erakusketaren komisarioa, eta honako hau hari egindako elkarrizketaren bideoa da. 

Hona hemen, Laboaldiaren barruan datozen egunetarako prestatutako ekintzak:

Gaur, ostirala

  • Aurkezpena: Laboaren begiak liburuxka, Alaitz Aizpuru egilearekin. 18:00etan, Udal Liburutegian.

Azaroaren 24a, zapatua

  • Mural margoketa. Egunean zehar, Alde Zaharrean.

Azaroaren 27a, asteartea

  • Hitzaldia: Laboaren kateak: iragana eta oraina, zilbor-heste. Ana Gandararekin. 19:00etan, Sanagustin kulturgunean.

Azaroaren 28a, asteazkena

  • Bisita gidatua eta hitzaldia: Non dago Mikel Laboa? Josune Albisurekin. 19:00etan, Betharrameko Udal Erakusketa Aretoan.

Azaroaren 30a, ostirala

  • Zumetarenera txangoa, arratsaldez.
  • Solasaldia eta entzunaldia: Laboaren belarria, Ibon RGrekin. 21:30ean, Gaztetxean.

Abenduaren 1a, larunbata

  • Kontzertua: Laboa hamaika ahotsetara, herriko musikarien eskutik. 22:30ean, Sanagustin kulturgunean.