Helduen danborrada prestatzeko lehen bilera egin dute

Uztarria.eus 2018ko aza. 22a, 17:28

Datorren urteko helduen danborrada prestatzeko lehen bilera egin zuten atzo, asteazkena, desfilean parte hartzen duten 28 danbor taldeetako ordezkariek, Mikel Ibarzabal Udaleko Festa batzordeburuak eta Unai Frantzesena Udal Musika Bandako zuzendariak. Basazabal soziedadean egin zuten juntadizoa, eta danborrada prestatzeko lehen urratsak egin zituzten. Dena den, datozen asteetan ere egingo dituzte bilerak; hurrengo hitzordua abenduaren 17rako jarri dute.

Helduak ez dira, baina, San Sebastian jaiak prestatzen hasi diren bakarrak; izan ere, Udaleko Festa batzordeak datorren asteazkenerako, azaroak 28, jarri du umeen danborradako ordezkarientzat hitzordua. Bilera horretan Olentzeroren jaia ez ezik, San Sebastian festetako danborrada ere izango dute hizpide.