Indarkeriaz hil dituzten emakumeen izenak, kale izendegian

Uztarria.eus 2018ko aza. 22a, 17:22

Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko eguna izango da igandean, azaroaren 25ean, eta Azpeitiko Gaztetxeak ekintza berezi bat egin du egun horren harira: herriko kale izendegian hainbat aldaketa egin dute. Modu horretan, urtea hasi zenetik gaur arte Euskal Herrian indarkeriaz hil dituzten emakumeen izenak jarri dituzte herriko hainbat lekutan. Emakumeen Txokoak zintzilikatu ditu irudiok sare sozialetan.