Kalejirarekin eta afariarekin ospatuko du Kantujira taldeak Santa Zezilia eguna

Uztarria.eus 2018ko aza. 22a, 11:38
Kantujira taldekoak, festetako kalejiran.

Perez Arregin 19:00etan hasi eta herriko plazan bukatuko dute kaleko saioa. Ondoren, afaria eta kanturako aukera gehiago izango dute Sanagustin kulturgunean.

Azpeitiko Kantujira taldeak kantuz ospatuko du, gaur, Santa Zezilia eguna. Perez Arregi plazan 19:00etan hasi eta herriko plazan bukatuko duten kantu kalejiraren ondoren, afari-legea egingo dute Sanagustin kulturgunean, eta han ere ez da kanturako aukerarik faltako.

"Kanturako gogoz dena hurbildu dadila taldera eta abestu dezaiola Xixiliri, bizipozari eta berak nahi duenari, baina abestu dezala, kantuak bizi egiten gaitu eta", egin dute Kantujirakoek gaurkorako gonbidapena.