Bezperan, baina gogotik ospatu dute Santa Zezilia eguna

Uztarria.eus 2018ko aza. 21a, 23:42

Juan Antxieta musika eskolako ikasleek eta irakasleek, Musika eta musikariak izenburupean, kontzertu berezia eskaini dute gaur, asteazkena, jendez lepo bete zen Soreasu antzokian. Santa Zezilia eguna bihar, azaroak 22, bada ere, Azpeitiko musika ikasleek egun bat lehenago ospatu dute musikarien eguna. Ondoen egiten dakiten moduan ospatu ere; musika eginez eta kantatuz. Askotariko musika tresnen doinuak entzun ahal izan dira emanaldian, baita Juan Antxietako abesbatzarenak ere. Gonbidatu bereziak ere izan dira agertokian, hala nola Goienetxe fundazioko kideak. Horiek ere hainbat kanta jo dituzte, musika eskolako ikasleekin batera.