'Go!azen', berriz antzerkira!' emanaldirako sarrera guztiak agortu dira

Uztarria.eus 2018ko aza. 21a, 12:27
Iazko emanaldiko irudia.

Atzo arratsaldean emanaldi bakoitzerako 450 sarrera jarri zituzten salgai, eta denak saldu dituzte gaur goizerako. Abenduaren 2an ikuskizunaren bi emanaldi eskainiko dituzte. Aurrena, 12:30ean izango da, eta bigarrena, berriz, 15:30ean.

Abenduaren 2an, igandez, Soreasu antzokian izango diren Go!azen, berriz antzerkira ikuskizunaren bi emanaldietarako sarrera guztiak agortu dira, salgai jarri eta ordu gutxira. Atzo 15:30ean zabaldu zuten Soreasuko leihatila, Kulturaz.eus webgunean ere jarri zituzten sarrerak salgai, eta gaur goizerako denak saldu dituzte. Guztira, 450 sarrera jarri dituzte salgai emanaldi bakoitzerako.

Joan den ikasturtean Go!azen antzezlanaren bi emanaldi izan ziren Azpeitian, eta bietan bete egin zen Soreasu. Bideo honetan ikus daitezke iazko antzerkiaren irudi batzuk.