Oihana Orbegozo Emakume Master Cupeko Promozio Mailako finalerdietan izango da

Uztarria.eus 2018ko aza. 20a, 10:49
Oihana Orbegozo pilotaria.

Abenduaren 2an Amezketan neurtuko ditu indarrak Naroa Elizalderen aurka. Maddi Unanue azpeitiarra izan zuen aurkari Orbegozok txapelketako final laurdenetan, eta 12 eta 18 nagusituta lortu zuen finalerdietarako txartela.

Oihana Orbegozo azpeitiar pilotariak Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketako Promozio Mailako finalerdietarako txartela eskuratu du, eta horrenbestez, abenduaren 2an Amezketan neurtuko ditu indarrak Naroa Elizalderen aurka. Partida horretako garaileak Araitz Eizagirre arroarraren edo Amaia Aldairen –horiek jokatuko dute bigarren finalaurrekoa– aurka jokatuko du finala.

Orbegozok Lemoan (Bizkaia) lortu zuen txapelketan aurrera egitea. Maddi Unanue azpeitiarraren kontra neurtu zituen indarrak Orbegozok, eta 12 eta 18 irabazita, berak eskuratu zuen finalerdietarako pasea.

Aurtengoan bost pilotari azpeitiarrek parte hartu dute Promozio Mailako txapelketan: Oihana Orbegozok, Nagore Aramendik, Oihana Unanuek, Maddi Unanuek eta Alaitz Badiolak.