Jaso dute Errigoraren saskia Uztarriaren bazkideek

Uztarria.eus 2018ko aza. 19a, 18:42

Errigorari esker, Uztarria Komunikazio Taldeak Nafarroa hegoaldeko produktuz osatutako bi saskiren zozketa egin zuen joan den astean. Ostegunean jakinarazi zuen Uztarriak bi saridunen izena, eta horiek jaso dute beren saria dagoeneko. Uztarriaren bazkide Ainhoa Izagirre eta Jon Ander Bastida izan dira zozketaren irabazleak, eta horiek Errigoaren saski bana eskuratu dute.

Euskalgintzari bultzada ekonomikoa emateko helburuarekin jaio zen Errigora egitasmoa duela bost urte, eta orduz geroztik hainbat kanpaina jarri ditu martxan euskara sustatzea xede, Nafar helgoaldeko uzta, euskarari puzka lelopean. Errigoraren saskien salmentatik lortzen den diruaren %25 euskara bultzatzeko egitasmoetara bideratzen da. 2013 urtetik 800.000 euro bideratu ditu Errigorak euskara sustatzeko proiektuetara. 

Egin zaitez Uztarriaren bazkide!

Uztarriako Komunikazio Taldeko bazkide egin zaitezke urtean 30 euro ordainduta. Horrekin, herritik hasitako proiektua hauspotuko duzu. Horrela, eguneko informazioa izango duzu sarean eskuragarri, eta Uztarria aldizkaria jasoko duzu hilero nahi duzun lekuan. Era berean, Uztarriak ateratzen dituen liburuak, ikus-entzunezkoak eta bestelako produktuak jasoko dituzu, baita zozketetan parte hartzeko aukera izan ere. Herritarrei ahotsa eta informazioa emateko dago Uztarria.

Bazkide egin nahi izanez gero, deitu 943-15 03 58 telefonora edo bertaratu Uztarriaren erredakziora (Perez Arregi plaza, 1).