Kiribil ekodendak 10 Bitxiak saria jaso du

Uztarria.eus 2018ko aza. 19a, 11:54

Kiribil ekodendak Gipuzkoako Merkataritza Ganberaren 10 Bitxiak sarietako bat eskuratu du. Hain zuzen ere, Gipuzkoako merkatariek herrialdeko hamar saltoki saritu dituzte, eta Urolakoek Kiribil hautatu dute. 10 Bitxiaken sari banaketa Gipuzkoako Merkataritza Enpresa Sarien ekitaldiaren barruan egin zuten ostiralean Donostian, eta han izan ziren Kiribil ekodendako ordezkaria eta Azpeitiko Bertan merkatari elkarteko teknikaria. Argazkian, Kiribileko eta Bertaneko ordezkariak. (Dendartean)