Kamisetak, norbere gustura

Uztarria.eus 2018ko aza. 18a, 15:28

Ekoetxeak familiei zuzendutako azaroko ekintzan kamisetak pertsonalizatzen ikasi dute. Gaur, igandea, egin dute tailerra, eta bertaratu diren umeek eta gurasoek kamisetak norbere gustura atontzeko aukera izan dute goizean zehar. Irudimena zein eskura zituzten margoak, botoia, zintak eta bestelako apaingarriak behar izan dituzte kamisetak pertsonalizatzeko. 

Ekoetxeak, lehen Ingurugiro Etxea museoa zenak, askotariko ekintzak antolatzen ditu hilero familiei zuzenduta. Besteak beste, hazien inguruko tailerra, material birziklatuen eskulan saioa eta habi-kutxak egiteko ikastaroa antolatu dute azken hilabeteetan.