'Go!azen, berriz antzerkira' saiorako sarrerak asteartean jarriko dituzte salgai

Uztarria.eus | Kultura
2018ko aza. 17a, 12:23

Soreasu antzokiko leihatilan erosi ahal izango dira sarrerak, 15:30etik 17:30era. Ondoren, Sanagustin kulturgunean jarriko dituzte salgai. Internet bidez ere eskuratu ahal izango dira.

Go!azen, berriz antzerkira ikuskizuna estreinatuko dute abenduaren 2an, Soreasu antzokian. Bi saio izango dira: lehena 12:00etan, eta bigarrena 16:30ean. Emanaldi horietarako sarrerak datorren asteartean, azaroak 20, jarriko dituzte salgai: Soreasu antzokiko leihatilan erosi ahal izango dira, 15:30etik 17:30era. Ondoren, berriz, Sanagustin kulturgunean jarriko dituzte sarrerak salgai. Horrez gain, Internet bidez ere eskuratu ahal izango dira: hain zuzen ere, astearteko 15:30etatik aurrera, www.kulturaz.eus atarian ere erosi ahal izango dira. Zortzi euro ordaindu beharko da sarrerako, eta Kultur Bonoarekin sarrera bati %50eko deskontua egingo diote. Gehienez, pertsonako sei sarrera erosi ahal izango dira.

Joan den ikasturtean Go!azen antzezlanaren bi emanaldi izan ziren Azpeitian, eta bietan bete egin zen Soreasu. Bideo honetan ikus daitezke iazko antzerkiaren irudi batzuk.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu