Zikin datoz bailarako urak

Uztarria.eus 2018ko aza. 16a, 19:25

Gorka Alberdi ekologista azkoitiarra eta Zestoako bizilaguna aspaldidanik ari da salatzen Urola ibaiko urak zikin datozela. Zestoa inguruan hartutako irudiak dira bideo honetan ageri direnak, eta hondakin ugari ikusten da horietan. Arazoari aurre egiteko tresna heziketa dela nabarmendu du beste behin ere Alberdik.