Dj Gaua izango da bihar Gaztetxean

Uztarria.eus 2018ko aza. 16a, 10:17
Gaztetxean iaz egindako dj gaueko irudia. (Azpeitiko Gaztetxie)

21:00etan hasita, herriko bost dj igoko dira Gaztetxeko oholtzara: Ol_ber, Beba, Panda, Josu_u eta Enesound. Musika elektronikoa izango da protagonista gau osoan zehar Gaztetxean.

Azpeitiko Gaztetxeak Dj Gaua antolatu du biharko, zapatua. Herriko dj-ak arduratuko dira musika elektronikoa Gaztetxera eramateaz. Hain zuzen, Ol_ber, Beba, Panda, Jos_U eta Enesound izango dira dj lanetan arituko direnak, 21:00etatik aurrera. Gaztetxeko ateak 20:30 aldera zabalduko dituzte.