Aitzaki sagardotegiaren itxiera gogora ekarri dute, 25 urte eta gero

Uztarria.eus 2018ko aza. 14a, 13:06

1993ko irailean itxi zituen ateak betiko Aitzaki sagardotegiak. Arakistain familiak urte luzez mantendu zuen martxan Bustinzuriko Errebalean herritar ugariren topagune izan zen txokoa. Aitzakiren agurretik 25 urte joan direnean, itxierako egunean Nicolas Oteiza Kaitok han hartutako irudiekin eta lekukotzekin osatutako bideo hauek igo dituzte sarera aitzakitarrek.

Uztarriak ere Aitzakiren historia eta ibilbidea ekarriko ditu gogora, abenduko aldizkarian argitaratuko duen erreportajearekin.