Itsasi Kultur Taldearen eguna ospatuko dute hilaren 24an

Uztarria.eus 2018ko aza. 14a, 12:52

Beste urte batez, dantza eta elizkizunak egingo dituzte goizean zehar, eta eguerdian, bazkariarekin borobilduko dute festa. Itsasik dei egin die taldekide eta taldekide ohi guztiei ospakizunean parte har dezaten.

Itsasi Euskal Kultur Taldeak, urtero bezala, Itsasi Eguna ospatuko du hurrengo larunbatean, hilaren 24an. 11:30ean hasiko dituzte ospakizunak, parrokian egingo duten elizkizunarekin. Ondoren, taldeko dantzari txikien txanda izango da, eta Frontoi Txikian dantza emanaldia eskainiko dute horiek. Jarraian, ohiko moduan, bazkaria egingo dute taldeko kideek eta kide ohiak.

Itsasik taldekide ohi guztiak gonbidatu eta animatu nahi ditu Itsasiren Eguneko ospakizunetara. Interesa dutenek Itsasiko kideren bati esanda edo taldearen korreo elektronikora, itsasieuskalkulturtaldea@gmail.com helbidera, idatzita eman dezakete izena.