Udalaren aitortza jaso du erretiratu berri den Joxe Mari Arregi aparejadoreak

Uztarria.eus 2018ko aza. 14a, 12:06

Joan zen ostirala agur eguna izan zen Udaleko langileentzat; izan ere, 37 urtez erakunde horretako aparejadore lanetan aritu den Joxe Mari Arregi zestoarrak erretiroa hartu duela eta, langileek agur omenalditxoa egin zioten. Bazkaria egin zuten hainbat langilek, eta oparia jaso zuen Eneko Etxeberria alkatearen eskutik. Udalak azaldu duenez, herriko obra ia guztiek edo guztiek izan dute Joxe Mariren ukitua. Horregatik, eskerrak eman dizkio Udalak zestoarrari. Argazkian, Etxeberria alkatea eta Arregi aparejadore ohia.