'The rider' filma emango dute igandean eta astelehenean Soreasu antzokian

Uztarria.eus 2018ko aza. 15a, 10:21

Igandeko emanaldia 19:30ean izango da, eta 21:00etan astelehenekoa. Iaz estreinatu zuten filma, eta hainbat sari eta aipamen jaso du ordutik hona. Rodeoan aritzen den eta zaldiak entrenatzen dituen gizon baten istorioan oinarritzen da pelikula, bizitza goitik behera aldatuko zaion gizon baten bizitzan.

Euskal Antzerki Topaketak direla eta, datozen bi film emanaldi soilik izango dira Soreasu antzokian. The rider (AEB, 2017) pelikula ikusi ahal izango da igandean eta astelehenean, 19:30ean eta 21:00etan, hurrenez hurren. Astelehenean, ohiko legez, ikusleen eguna izango da.

Filma rodeoko izarra eta zaldien entrenatzailea den Bradyren istorioan oinarritzen da; gertaera errealetan oinarritutako lana da. Bradyk rodeoa eta zaldiak alde batera utzi beharko ditu istripu larri baten ondorioz, eta horrek erabat aldatuko du bere identitatea. Bizitzaren haria berreskuratu nahian, bidaia berri bati ekingo dio, identitate berri baten bila hasiko du bidaia.

The rider Chloe Zhao zinemagileak zuzendutako drama generoko filma da. 2017an estreinatu zuten lana, eta Cannesko zinema jaialdia sari bat irabazi zuen. Gainera, 2018ko Independent Spirit Awards sarietan lau izendapen jaso zituen.