Txakur jabeen jarrera auzitan, berriro

Uztarria.eus 2018ko aza. 13a, 13:08

Txakur jabeei zuzendutako oharrak jarri dituzte gaur gauean Elizkalean (argazkian, horietako bat). Horien bidez, zenbait txakur jaberen jokabidea salatu du KKA (Kaleko Kakekin Aspertuak) izenarekin sinatzen duen elkarteak. "Txakurra zurea bada zergatik, orduan, bere kaka denona?", diote kartelek. Horrela, txakur jabe bakoitzak bere animaliaren kakak jaso behar dituela gogorarazi du taldeak.