Parrokia ezagutzeko parada izan dute herritarrek

Uztarria.eus 2018ko aza. 13a, 10:12

Joan zen zapatuan Soreasuko Sebastian Donearen parrokia ezagutzeko parada izan zuten herritarrek. Juan Bautista Mendizabal historialariak gidatu zuen saioa, Ezkutuko Altxorrak egitasmoaren barruan, eta dozenaka herritar bertaratu zen saiora. 12:00etan hasi zuten bisita, eta Azpeitiko eliza nagusiaren nondik norakoak ezagutu ahal izan zituzten herritarrek. Argazkian, bisita gidatuan parte hartu zuten lagunak parrokiaren atarian. (Argazkia: Ignaziotar Lurraldea)