Azken txanpara iritsi dira Lasaoko San Martin jaiak

Uztarria.eus 2018ko aza. 11a, 13:05

Hiru egun jai giroan pasatu ostean, amaierara gerturatzen ari dira Lasaoko San Martin festak. Dena den, eguerdi partera arte izango da zertaz gozatu auzoan; izan ere, 11:30ak aldean hasita, nekazal produktuen eta abereen azoka egiten ari dira, eta dozenaka herritar bertaratu da postuetan erosketak egitera. Gainera, auzo lokalean jan-edanaz gozatzeko aukera ere izan dute bisitariek, txorizo eta haragi egosi pintxoak prestatu baitituzte auzotarrek. Zestoako Idikaitz txistulari taldeko kideak aritu dira kalejira egiten, eta haien atzetik ibili dira Lasaoko erraldoia eta buruhandiak.

Hona hemen gaur goiz parteko irudi batzuk: