Maite Etxezarretak Azkoitiko V. San Martin mendi lasterketa irabazi du

Uztarria.eus | Kirolak
2018ko aza. 10a, 17:42

Zortzi kilometroko ibilbide aldapatsua eta gogorra osatu behar izan dute 61 parte-hartzaileek. Etxezarreta emakumeetan aurrena izan da, eta 41 minutu eta 32 segundo behar izan ditu ibilbidea osatzeko.

Maite Etxezarreta lasterketako azken txanpan. (Julene Frantzesena)  Ikusi haundiago | Argazki originala

Maite Etxezarreta lasterkariak beste garaipen bat poltsikoratu du gaur; izan ere, azpeitiarra emakumeetan helmugaratzen aurrena izan da Azkoitiko V. San Martin mendi lasterketan. 11:00etan hasi da lasterketa San Martin auzoan, eta zortzi kilometroko ibilbide maldatsu eta gogorra osatu behar izan dute parte-hartzaileek. Guztira, 61 lagunek parte hartu dute proban, eta Imanol Larrañaga azkoitiarra izan da gizonetan nagusi. Hark 32 minutu eta 16 segundo behar izan ditu ibilbidea osatzeko. Emakumeetan lehena Etxezarreta izan da, ibilbidea 41 minutuan eta 32 segundotan bukatuta. Bi irabazleek Kurutzia baserriko produktuen saskia jaso dute. Proba San Martin jaien barruan antolatzen du izen bereko auzoko Mikologia elkarteak.

Urola Kostako Hitzaren webgunean ikus daitezke gaurko lasterketako irudiak.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu