Loiola eta Azpeitia arteko errepidea itxita izango da astelehenean eta asteartean

Uztarria.eus 2018ko aza. 10a, 13:19
Loiola eta Azpeitia arteko errepidea. (Azpeitiko Udala)

Udalak adierazi duenez, hainbat azpiegitura lan egingo dituzte errepide horretan. Horrenbestez, Loiolatik Azpeitira arteko bidea Sanjuandegi atzeko errepidetik egin beharko dute ibilgailuek.

Astelehenean eta asteartean itxita izango da Loiola eta Azpeitia arteko N-2634 errepidea. Udalak adierazi duenez, hainbat azpiegitura lan egingo dituzte errepide horretan, eta horregatik itxiko dute. Horrenbestez, Loiolatik Azpeitira arteko bidea Sanjuandegi atzeko errepidetik egin beharko dute ibilgailuek. Udalak "barkamena" eskatu die herritarrei, errepidearen mantenu lanek sor dakizkiekeen arazoengatik.