Joan den hilaren 25az geroztik, abian da Errigoraren Nafar helgoaldeko uzta, euskarari puzka kanpaina Euskal Herrian, eta Uztarria Komunikazio Taldeak ere bat egin du kanpaina horrekin. Horrela, Errigorari esker, bi saski zozkatuko ditu Uztarriak bere bazkideen artean. Zozketan parte hartu nahi dutenek, honako helbide elektroniko honetara idatzi beharko dute hilaren 14ko 23:00ak bitartean: uztarriazozketak@gmail.com. Bazkieek zozketan parte hartu nahi dutela adierazi eta bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia zehaztu beharko dute mezuan.
Udazkeneko Errigoraren kanpainan bi saski mota daude, zuria eta beltza, eta bakoitza produktu desberdinekin osatuta dago. Kanpaina honetan lortzen den diruaren %25 Nafarroaren hegoaldean euskara bultzatzeko egitasmoetarako erabiliko da.
Azpeitian, Elkar-ekin taldea eta Elikagunea arduratu dira aurten kanpaina aurrera eramateaz, eta herritarrek hilaren 14ra bitartean dute saskiak eskatzeko aukera, honako gune hauetan: Elkargunean, Elikagunean, Orkatzen, Baigeran eta Azpeitiko ikastola Ikasberrin. Era berean, Internetetik zuzenean eskatu ditzakete, www.errigora.eus helbidean. Saski bakoitzak 50 euro balio ditu.