Buffalo taldeak 'Ulu' diskoa aurkeztuko du hilaren 18an

Uztarria.eus 2018ko aza. 8a, 17:45

Sanagustin kulturgunean eskainiko dute kontzertua, 19:00etan hasita, eta sarrerak dagoeneko eros daitezke, bost eurotan.

Buffalo Zarauzko taldeak Ulu hirugarren diskoa argitaratu berri du, eta azken lana aurkezteko kontzertua eskainiko du hirukoteak hilaren 18an, igandean, Sanagustin kulturgunean. 19:00etan hasiko da saioa, eta kontzerturako sarrerak dagoeneko salgai daude Sanagustin kulturgunean eta entradium.com atarian, bost euroren trukean.

David Gorospek (bateria), Ander Ederrak (gitarra) eta Joanes Ederrak (baxua) osatzen dute rock instrumentala jorratzen duten taldea. Donostiako Jazzle akademian ikasten ari zirela elkar ezagutu zuten eta hamar urteko ibilbidea dute talde gisa.