Memoriaren Eguna dela eta, elkarretaratzea deitu du Udalak larunbaterako

Uztarria.eus 2018ko aza. 8a, 12:41
Iazko Memoriaren Eguneko elkarretaratzea.

"Iraganeko eta gaur egungo eskubide urraketak" salatzeko asmoz, hamar minutuko elkarretaratze isila egingo dute plazan. Herritar guztiei dei egin die parte har dezaten.

Larunbata Memoriaren Eguna izango dela eta, Azpeitiko Udalak elkarretaratzea deitu du egun horretarako, eta "iraganeko nahiz gaur egungo eskubide urraketak" salatzeko asmoz, 11:00etan elkartuko dira plazan. Udalak adierazi duenez, hamar minutuko elkarretaratze isila egingo dute, eta herritarrei bertan parte hartzeko deia egin die, oroimena eta bizikidetza "gure gizartearen ardatza" izan daitezen.