'First man' filma emango dute igandean eta astelehenean, Soreasun

Uztarria.eus 2018ko aza. 8a, 10:09

Igandean 19:30ean izango da emanaldia, eta astelehenean, ikusleen egunean, 21:00etan. Neil A. Amstrong astronautaren bizitza jasotzen du filmak, eta Ryan Gosling da aktore nagusia. 50eko eta 60ko hamarkadetan egin zen misio espaziala du oinarri pelikulak.

Antzerki Topaketak direla eta, bi film emanaldi izango dira datozen egunetan Soreasu antzokian. First man (AEB, 2018) pelikula ikusteko aukera izango da igandean eta astelehenean (ikusleen eguna), 19:30ean eta 21:00etan, hurrenez hurren. Damien Chazellek zuzendutako filma drama generokoa da, eta Neil A. Amstrong astronautaren bizitza jasotzen du. Neil A. Amstrong astronauta estatu batuarra izan zen ilargira iritsi zen lehen gizonezkoa, eta haren paperean aritzen da filmean Ryan Gosling aktorea. 50eko eta 60ko hamarkadetan egin zen misio espaziala du oinarri pelikulak.