Santo Tomas Egunean postua jartzeko izena eman daiteke

Uztarria.eus 2018ko aza. 6a, 16:36

Taldeek udaletxean eman beharko dute izena. Txorizo postua jarri nahi dutenek hilaren 22ra bitartean izango dute horretarako aukera, eta gainerako produktuen postuak jartzeko hilaren 30era bitartean egin dezakete eskaera.

Abenduaren 21ean, Santo Tomas Egunean, txorizoa, frutak, barazkiak, ogia, loreak edo bestelako produktuak saltzeko postua jarri nahi duenak dagoeneko eman dezake izena. Txorizo postuak jarri nahi dutenek azaroaren 22ra bitartean (osteguna) eman dezakete izena, eta Udalak egun horretan bertan egingo du txorizo postuen zozketa, 19:00etan, Udal Aretoan.

Gainerako postuak jarri nahi dituztenek, berriz, azaroaren 30era bitartean eman ahal izango dute izena, udaletxean. Edozein zalantza argitzeko, herritarrek Udaleko Kultura Sailera jo dezakete, 943-15 70 68 telefonora deituta.