Giro bikaina XIII. Libre Ardo Egunean

Uztarria.eus 2018ko aza. 6a, 09:50

XIII. Libre Ardo Dastaketa Eguna izan zen zapatuan herrian, eta eguraldia lagun, jendetza irten zen herriko plaza. Askotariko ardoak dastatzeko parada izan zuten plazara bertaratutakoek; hain zuzen ere, hamasei upategitako edariak dastatu ahal izan zituzten. Euskal Herriko Txorizo Egosiaren Lehiaketa ere egin zuten eguerdian plazan, eta aurtengo txapela Legazpiko Javier Vadillo harakinak jantzi du. Hona hemen, Libre Ardo Dastaketa Eguneko irudiekin Erlo Telebistak osatutako bideoa.