Kantujirako kideek eta gitarristek alaitu dute arratsaldea San Martin egoitzan

Uztarria.eus 2018ko aza. 5a, 21:31

Gaur goizaz geroztik San Martin asteko ekitaldietan murgilduta dira San Martin egoitzako egoiliarrak, boluntarioak eta langileak. Goizean, Iraurgi Ikastetxeko ikasleen eta Udaleko ordezkarien bisita izan dute egoitzan, eta arratsaldean kanturako tarteaz gozatu ahal izan dute egoiliarrek; izan ere, bertan izan dira Amaia Garmendia, haren gitarra ikasleak eta Kantujirako kideak. Askotariko abestiak kantatu dituzte 17:00etan hasita, eta giro ederrean igaro dute denek arratsaldea. San Martin astea hasi baino ez da egin, ordea. Bihartik igandera bitartean ere askotariko ekintzak egingo dituzte egoitzan, eta hainbat bisita ere izango dute bertan diren adinekoek.