Ostiralean hasiko dituzte Lasaon samartinak

Uztarria.eus 2018ko aza. 7a, 10:30

Txupinazoarekin ekingo diete samartinei Lasao auzoan, eta hango bizilagunek hiru egunetan ospatuko dituzte festak. Ohi bezala, askotariko ekintzak izango dira auzoan, hala nola bertso eta trikiti saioak, umeentzako jolasak eta auzoko produktu eta abereen azoka.

Azpeitia eta Zestoa arteko Lasao auzoan ate joka dituzte samartinak, eta ostiralean, hilaren 9an, hasiko dituzte festak. Txupinazoarekin hasiko dituzte auzoko jaiak, eta, ohi bezala, askotariko ekintzak izango dituzte igandera bitartean.

Bertso afariak eta trikiti saioek hartuko dute festetako lehen eguna, eta larunbatean, jubilatuei zein umeei zuzendutako ospakizunak izango dira. Izan ere, bigarren txupinazoa botako dute zapatu goizean, eta orduan auzoko umeek izango dute horretarako ardura. Gainera, auzoko haurrek ez dute aspertzeko betarik izango egun horretan, bazkaria, puzgarria eta txokolatada izango baitituzte egunean zehar.

Igandean, ekitaldi erlijiosoekin eta musika saioekin ekingo diote festetako azken egunari, eta, jarraian, auzoko abere eta nekazal produktuak jarriko dituzte erakusgai. Era berean, Lasaoko erraldoiekin eta buruhandiekin jolasteko parada izango dute umeek.

Lasaoko San Martin jaien egitaraua

Azaroak 9, ostirala

20:00. Txupinazoa.
20:30. Bertso afaria Andoni Egaña eta Maddalen Arzallus bertsolariekin.
Ondoren. Hitzeder eta Txibilter trikitilarien saioa, goizaldeko ordu txikiak arte.

Azaroak 10. larunbata

11:30. Auzoko jubilatuentzako hamaiketakoa.
13:00. Umeen txupinazoa.
Ondoren. Auzoko umeentzat bazkaria.
16:30. Frontoian haurrentzako puzgarriak.
17:00. Txokolatada.

Azaroak 11, igandea

11:00. Meza Nagusia.
11:00. Zestoako parrokiko abesbatza.
11:30. Zestoako Idiakaitz txistulari taldearen emanaldia.
11:30. Lasaoko erraldoien eta buruhandien kalejira.
11:30. Lasaoko abere eta nekazal produktuen azoka.
11:30. Salda.