Azaroko udalbatzarra izango da gaur

Uztarria.eus 2018ko aza. 6a, 09:13
Urriko udalbatzarreko irudia.

Udalbatzaren ohiko bilkura 19:00etan izango da, udaletxeko areto nagusian. Besteak beste, Ekoetxea Azpeitiaren kudeaketarako hitzarmena, taxien tarifak eta Iñaki Errazkin Azpeitiko alkate ohiaren aldeko babes adierazpena izango dituzte hizpide.

Gaur, azaroak 6, udal ordezkariek azaroko ohiko udalbatzarra egingo dute, 19:00etan hasita, udaletxeko areto nagusian.

Honako gai hauek landuko dituzte udalbatzaren ohiko bilkuran:

  • Udalbatzak 2018ko urriaren 2an egindako bilkuraren akta onartzea.
  • Euskal Herriko Administrazio Orokorraren eta Azpeitiko Udalaren arteko lankidetza hitzarmena, Azpeitiko Egibar baserrian dagoen Ekoetxea Azpeitia kudeatzeko.
  • Etxez etxeko laguntza zerbitzua arautzen duen udal arautegia.
  • 2017ko aurrekontuaren likidazio datuen ondoren, plan ekonomiko-finatzarioa komunikazio batekin ordeztea.
  • Urola Erdiko taxien araubide bereziko eremuan 2019. urterako taxi zerbitzuaren tarifak onartzea.
  • Alkatetzak 2018ko urtarrilaren eta otsailean emandako ebazpenen berri ematea.
  • Iñaki Errazkin Azpeitiko alkate ohiaren aldeko babes adierazpena.
  • Galderak eta erreguak.