San Martin jaiak ospatuko dituzte asteburuan Errebalean

Uztarria.eus 2018ko aza. 6a, 10:45
Iazko festetako irudia.

Ostiralean Mus Txapelketa izango da, festei hasiera emateko. Zapatuan, berriz, zezen txikiak, sokamuturra, triki-poteoa, afaria eta DJ emanaldia izango dira. Afaritarako izena Pikua tabernan eman ahal izango da osteguna bitartean.

Asteburuarekin iritsiko dira San Martin jaiak Bustinzuriko Errebalera. Ostiralean hasiko dira festak, 22:00etatik aurrera Pikua tabernan egingo duten mus txapelketarekin. Zapaturako, berriz, egun osoko egitaraua prestatu dute. 13:00etan zezen txikiak eta poniak izango dira kalean, eta arratsaldean sokamuturra. Ondoren, triki-poteoa egingo dute, eta segidan afaria Txokoa jatetxean. Pikua tabernan eman ahal izango da afaritarako izena, eta osteguna izango da horretarako azken eguna. Afalostean, berriz, DJ Josu Rodriguezen emanaldia izango da Pikuan.

Hona hemen, egitaraua:

Azaroak 9, ostirala

  • 22:00. Mus Txapelketa, Pikua tabernan.

Azaroak 10, zapatua

  • 13:00. Zezen txikiak eta poniak.
  • 16:30. Sokamuturra.
  • 19:00. Triki-poteoa.
  • 21:00. Afaria Txokoa jatetxean.
  • 23:00. DJ Josu Rodriguez Pikuan.