Grises eta Silence musika taldeak Sanagustineko agertokian izango dira zapatuan

Uztarria.eus 2018ko aza. 5a, 13:10
Grises taldeko kideak.

Kontzertuak 23:00etan hasiko dira, eta dagoeneko salgai daude emanaldirako sarrerak Sanagustinen nahiz Kulturaz.eus webgunean, hamabi euroren trukean. Grisesek De peces y arboles lana aurkeztuko du; Silence, berriz, lehen lan luzea prestatzeko lanetan murgilduta dago.

Grises eta Silence musika taldeak Sanagustin kulturguneko agertokian izango dira datorren zapatuan, azaroak 10. Kontzertuak 23:00etan hasiko dira, eta dagoeneko salgai daude emanaldirako sarrerak Sanagustinen nahiz Kulturaz.eus webgunean, hamabi euroren trukean.

Zestoako Grises taldeak hainbat jaialditan-eta egin du disko berria aurkezteko bira udan, eta De peces y arboles lana aurkezteko geldialdia Azpeitian egingo du larunbatean. Silence taldea, berriz, Azpeitiko eta Azkoitiko bost gaztek osatzen dute, eta lehen diskoa prestatzeko lanetan murgilduta dabil taldea egun. Gaztea irratiak antolatutako XXVII. Maketa Lehiaketako finalera iritsi zen Silence joan zen apirilean, eta finalaren atarian erreportajea argitaratu zuen Urola Kostako Hitzak. Honako lotura honetan irakur daiteke Uztarriak taldeko Julen Hidalgo bateria-jotzaileari iragan martxoan egindako elkarrizketa.

Hona hemen Grises taldearen Avestruz abestiaren bideoklipa:

Hona hemen Silence taldearen Zoriona abestiaren bideoklipa: