Abel Segurolaren ardiak, Aralarretik Azpeitira

Uztarria.eus 2018ko aza. 4a, 15:28

Uda Txindoki mendiaren magalean igaro ondoren, Azpeitira itzuli da Abel Segurola artzain azpeitiarraren artaldea. Segurolak oinez egin ohi du Aralarretik Azpeitirako 50 kilometro inguruko bidea, eta gaur, hilak 4, iritsi da herrira. Artzainak herria zeharkatu du ehunka ardiko artaldearekin batera, eta Loiolako santutegiaren ondoko belardi batera eraman ditu, negua han igarotzeko. Trashumantziaren postal ederra utzi dute Segurola eta haren artaldeak beste urte batez.

Aralarko pisten eztabaidaren harira honako gutun hau kaleratu zuen Amaia Segurola abeltzain azpeitiarrak –Abel Segurola artzainaren alaba da bera–: Aralarkoa izateaz harro!