Liztor asiarren habi bat kendu dute suhiltzaileek Landetako poligonotik

Uztarria.eus 2018ko aza. 2a, 15:07

Suhiltzaileek liztor asiarren habi bat kendu dute Landeta auzoko poligonoko zuhaitz batetik. Liztor beltza bezala ere ezaguna den liztor espeziea arriskutsua da, eta horien habiak suntsitzeko prozedura zehatz bat jarraitu behar izaten da. Horrenbestez, besteak beste, suhiltzaileen ardura izan ohi da habi horiek erretiratzea. Herritarren abixua jaso ostean, atzo arratsaldean kendu zuten liztor asiarren habia Landetako poligonotik. (Argazkia: Bomberos Euskadi)