Lorez jantzi dute hilerria Santu Guztien Egunean

Uztarria.eus 2018ko aza. 1a, 12:29

Santu Guztien Eguna da gaur, azaroak 1, eta ohiturari jarraituz, hainbat herritar hilerrira igo da senideei eta lagunei loreak jartzera. Atzotik ibili dira herritarrak joan-etorrian, eta dagoeneko kolorea hartu du Azpeitiko kanposantuak.