Behobia-Donostia lasterketara joateko autobusa antolatu du Udalak

Uztarria.eus 2018ko aza. 2a, 17:51
Iazko Behobia-Donostia lasterketako irudia.

Igerilekuan egin behar da Behobiara autobusez joateko izen-ematea. Azaroaren 11n, igandez, izango da lasterketaren 54. edizioa. Egun horretan, 07:30ean aterako da autobusa anbulatorio pareko geltokitik.

Azaroaren 11n, igandez, izango da hain entzutetsua den Behobia-Donostia lasterketa, eta Udalak lasterketaren hasierara joateko autobus zerbitzua eskainiko du. Aurtengoa probaren 54. edizioa izango da, eta Behobiara autobusez joan nahi dutenek igerilekuan eman dezakete izena. Sei euro ordaindu beharko da joaneko bidaia egiteko. Lasterketaren egunean 07:30ean aterako da autobusa anbulatorioaren aurreko geltokitik. Plazak mugatuta daude, eta gehienez ere 55 lagunentzako lekua izango da.