Metro gutxian, bi kartel gaztelania hutsean

Uztarria.eus | Euskara
2018ko urr. 31a, 11:10

Euskararen arnasgune da Azpeitia, baina horrek ez ditu herritik uxatzen gaztelaniaz idatzitako mezuak. Herritar batek Uztarriara bidalitako irudiak dira honako hauek, eta horietan gaztelania hutsean idatzitako kartelak ageri dira. Herritarrak azaldu duenez, "badira aste batzuk" afix horiek jarri zituztenetik. Obrek izan ditzaketen arriskuez ohartzeko jarritako kartelak dira denak, eta ez da euskarazko hitzik ageri horietan. Plazan dagoen eraikin bateko eraberritze lanetan ateratakoa da beheko argazkia. Goikoa, aldiz, Alberdieneako obretan hartutakoa da. Metro gutxi daude leku batetik bestera, baina antza denez, euskarak ez du lekurik. Kartel horiek euskaraz jartzeko neurriak hartzeko eskaera egin du argazkiak Uztarriara bidali dituen herritarrak. 

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu