Ikasle Abertzaleakek Herri Eskolak antolatu ditu biharko

Uztarria.eus 2018ko urr. 31a, 10:55
Joan zen urriaren 12an, Hispanitatearen Egunean, egindako Herri Eskoletako irudia.

Bertsolaritza tailerra egingo dute eguna hasteko, eta segidan, Hezkuntza, dominazio kapitalistan hitzaldia eskainiko dute. Jardunaldia amaitzeko, gaiztakeri tailerra egingo dute Herri Eskoletara animatzen diren lagunek. 

Azaroaren 1a jai eguna da Espainiako egutegian, eta horren aitzakian Herri Eskolak antolatu ditu Azpeitiko Ikasle Abertzaleak antolakundeak, biharko. Azpeitiko Ikastola Ikasberrin elkartuko dira Herri Eskoletara animatzen diren lagunak, 10:00etan, eta bertsolaritza tailerrarekin hasiko dute eguna. Jarraian, Hezkuntza, dominazio kapitalistan izenburupean hitzaldia eskainiko dute Ikasle Abertzaleakeko kideek. Hamaiketakoa egin ostean, 12:00etan, gaiztakeri tailerra eskainiko dute IAko gazteek. Herriko ikasleei biharko prestatu dituzten ekintzetara animatzeko deia egin die Azpeitiko IAk.