Anjel Larrañaga: "Neu konforme gelditzeko zerbait falta zela sumatzen nuen"

Urola Kostako Hitza 2018ko urr. 31a, 11:47
Anjel Larrañaga. (Maxixatzen)

Anjel Larrañaga (Azkoitia, 1947) bertsolari eta pandero jotzailearen ibilbidea borobiltzen duen Lana festa bihurtuz disko-liburua kaleratu dute. Azpeitiko bizilagunari elkarrizketa egin dio Urola Kostako Hitzak.

Nondik sortu da disko-liburua?

Zortzi disko eginda nituen, eta pentsatzen nuen lan horietako abestien hitzak egunen batean liburuxkaren batean gorde beharko nituela, jendearen eskura jartzeko. Nire lana borobiltzeko  gauza polit bat egitea nahi nuen. Galdezka-eta ibili nintzen, eta azkenean erabaki nuen nire biografia eta hitz horiek liburu batean jasotzea, eta disko bat liburuaren barruan sartzea. Nahiko polita eta txukuna gelditu dela iruditzen zait.

Epelderekin nahiz Kupela taldearekin kaleratu dituzu diskoak, baina azkena bakarrik ontzea erabaki duzu. Zergatik?

Kupelatik pixka bat aldentzen zen zerbait egin nahi nuen. Horregatik, beste soinu jotzaile bat izan dut ondoan: Iker Allurrek parte hartu du abesti gehienetan. Panderoa jo dut nik, Zabale ere hor izan da, beste kantulagun bat ere izan dut…

Zer sentiarazten dizu horrelako lan bat argitaratuta ikusteak?

Ilusioa eragiten dit jendeak nire ibilbidea ezagutzeko nahiz abestien hitzak irakurtzeko aukera izateak. Neu konforme gelditzeko zerbait falta zela sentitzen nuen, eta horregatik kaleratu dut lan hau. Nire haurtzaroko kontuak ere ageri dira; jendearen iritziak ere badaude, Andoni Egañarena, besteak beste.

Elkarrizketa osoa Urola Kostako Hitzaren webgunean irakur daiteke.