IX. Kros mistoa dela eta, aldaketak izango dira autobus geltokietan

Uztarria.eus 2018ko urr. 31a, 10:37

Zapatuan bertan behera geldituko dira anbulatorio pareko, Julian Elorza etorbideko eta Burdinbidearen Euskal Museoko autobus geltokiak, 18:45etik 19:30era. Ordu tarte horretan sahiesbidean geldituko dira autobusak.

Datorren zapatuan, azaroaren 3an, Azpeitiko Ikastola Ikasberrik antolatutako IX. Kros Mistoa jokatuko da, 18:00etan hasita. Hori dela eta, 18:45etik 19:30era bertan behera geldituko dira Julian Elorza kaleko, Burdinbidearen Euskal Museoko eta anbulatorioko autobus geltokiak.

Julian Elorzako eta Burdinbidearen Euskal Museoko geltokiak saihesbideko autobus geltokira pasatuko dira, museoaren ondoko oinezkoentzako zubiaren parekora, hain zuzen.