Odola ateratzeko aukera izango da gaur, anbulatorioan

Uztarria.eus 2018ko urr. 31a, 09:58

Odol emaileek 17:00etatik 21:00etara izango dute hitzordua, anbulatorioan. Hurrengo odol ateraldia azaroaren 28an, asteazkenez, izango da.

Odola emateko urriko hitzordua gaur, asteazkena, izango dute herritarrek. Hilero bezala, 17:00etatik 21:00etara eman ahal izango dute odola, anbulatorioan. Hurrengo hitzordua azaroaren 28an, asteazkenez, izango da.

Joan zen igandean egin zuten Urola Kostako odol emaileek batzar nagusia Loiolan. 25 aldiz edo gehiagotan odola eman duten Urola Kostako 183 lagun omendu zituzten; tartean, 43 azpeitiar.