Hilda aurkitu dute atzo arratsaldetik desagertuta zegoen 70 urteko emakume azpeitiarra

Uztarria.eus 2018ko urr. 30a, 10:49

Larrialdi Zerbitzuek eta bilaketa taldeak 13:00ak aldean aurkitu dute hilotza, Azkoitiko Txerloia parean, ibaian. Atzo jarri zuen familiak haren desagerpenaren salaketa, eta gaur goizean hasi dira Larrialdi Zerbitzuak bilaketa lanekin.

Hilda aurkitu dute atzo arratsaldeaz geroztik desagertuta zegoen 70 urteko emakume azpeitiarra. Larrialdi Zerbitzuek eta bilaketa taldeak 13:00ak aldean aurkitu dute hilotza, Azkoitiko Txerloia parean, ibaian. Azkoitian bizi zen emakumea gaur egun, eta atzo gauean jarri zuen haren desagerpenaren salaketa familiak. Gaur goizean hasi dira emakumearen bila, Loiola inguruetan lehenik, eta Azkoitia eta Zestoa artean ondoren.