Itziar Oiarzabal: "Dagoen lekuan dagoela, gure artean izango da bihar Imanol"

Urola Kostako Hitza 2018ko urr. 26a, 14:02

Imanol Elias zenak idatzitako ‘Matxinada’ obraren estreinaldiarekin hasiko dira Euskal Antzerki Topaketak, bihar. Haren emazteak parte hartuko du obran, eta "ilusioz" dago.

Ez da oroitzen zenbat urte dagoen oholtzarik zapaldu gabe Itziar Oiarzabal (Azpeitia, 1939), baina "mordoa" izango direla dio. Sasoi batean, Imanol Elias zenaren hainbat antzezlanetan parte hartu zuen, eta urteak mundu horretatik aparte eman ostean, aktore lanetara itzuliko da bihar berriro. Eliasek idatzitako Matxinada obra lehen aldiz taularatuko dute Euskal Antzerki Topaketetan, eta bertan parte hartuko du Oiarzabalek, beste hainbat herritarrekin batera. "Imanolengatik egiten dut", dio hunkituta.

Bihar estreinatuko da Matxinada. Ilusio berezia egiten al dizu?

Bai, handia. Egun handia izango da biharkoa. Imanolek, dagoen lekuan dagoela, disfrutatu egingo duela pentsatzen dut. Baina nahigabetsua ere bada [hunkituta]. Hainbeste urtetan hain zoriontsu izan ginen...

1766ko matxinadan oinarritutako obra da.

Hori da. Urte hartan, gariaren eta artoaren prezioak etengabe igotzen hasi ziren jauntxoak, eta ondorioz, bizi ezina jarri zitzaien langileei. Horren aurrean, altxamendu bat izan zen. Jauntxoek ikusi zuten herria altxatzera zioala, eta beldurtuta, tropak ekarri zituzten Donostiatik. Atxilotu asko izan ziren. Hori Azkoitia eta Azpeitia artean gertatu zen, eta horretan oinarritutako antzezlana da.

Jarraitu elkarrizketa irakurtzen Urola Kostako Hitzaren webgunean.