Goienetxeko eta San Martin egoitzako kideak, liburutegian

Uztarria.eus 2018ko urr. 25a, 10:05

Atzo, Liburutegien Nazioarteko Eguna zela aitzakiatzat hartuta, Azpeitiko Udal Liburutegian izan ziren Goienetxeko fundazioko eta San Martin egoitzako hainbat egoiliar. Olerki batzuk irakurri zituzten aurrena, eta ondoren, solasean eta kantuan pasatu zuten goiza. (Argazkia: San Martin egoitza)