Deba-Ondarroa irteera antolatu du Lagun Onak MBk iganderako

Uztarria.eus 2018ko urr. 23a, 14:37
Deba.

Gaztetxoei eta helduei zuzendutako ibilaldia izango da, eta 12 kilometro inguruko ibilbidea izango da. Izen-ematea zabalik dago jada. Osteguna izango da irteeran parte hartzeko izena emateko azken eguna. 

Lagun Onak mendi bazkunak gaztetxoei eta helduei zuzendutako Deba-Ondarroa irteera egingo du igandean, urriaren 28an, eta dagoeneko eman daiteke izena txangoan. Parte-hartzaileak igandeko 09:00etan irtengo dira anbulatorio aurretik, eta ondoren 12 kilometro inguruko ibilbidea egingo dute, oinez. 

Irteeran parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman behar dute, Lagun Onak mendi bazkunaren webgunean. Ostegunean, hilak 25, itxiko da izen-ematea. Mendi bazkunako kideek lau euro ordaindu beharko dute izen-ematea eta gainerakoek sei euro.