XXXVI. Urrakiko Igoera, bideoan

Uztarria.eus 2018ko urr. 23a, 13:33

Joan den igandean jokatu zen XXXVI. Urrakiko Igoera, eta zaleek aurreikusi bezala, Aitor Zabaleta (Lola BMW) izan zen garaile. Bertan hartutako irudiekin osatutako bideoa da honako hau. Zabaletak hamabost aldiz irabazi du Urrakin. Aurreko lasterketetan bezala, Zabaleta Asier Bidabururekin (Formula Reynard RB10B) lehian ikustea zegoen aurreikusita, baina Bidaburuk arazo mekanikoan izan zituen lehen mangan, eta ezin izan zuen lasterketa bukatu. Bidabururena ez zen probako gorabehera bakarra izan; ondorio larririk gabeko istripu bat baino gehiago izan ziren eta lasterketa uste baino gehiago luzatu zen. Angela Vilariñok (BRC B52) eta Joseba Oleak (Demoncar) osatu zuten podiuma. Laugarren sailkatu zen Jose Antonio Lopez Fombonarentzat (Lamborghini Huracan) izan zen, berriz, turismoen mailako garaipena, Bruno Schererren (Porsche 911 Gt3 Cup) aurretik.

Azpeitiarrei dagokienez, Jokin Aiertza (Mitsubishi EVO IX) izan zen aurrena, sailkapen nagusiaren zortzigarren postua erdietsita. Iñaki Alberdik (Ford Escort MK II), bere aldetik, ibilgailu historikoen sailkapena irabazi zuen. Mailaz mailako sailkapen buruak hauek izan ziren: Aitor Zabaleta (8. maila), Joseba Olea (7. maila), Jose Antonio Lopez Fombona (6. maila), Jabi Elortegi (Seat JTR, 5. maila), David Ardions (Renault Clio, 4. maila), Iñaki Lapuente (Renault Clio Sport, 3. maila), Iker Tolosa (Renault Clio Sport, 2. maila) eta Iñaki Racamonde (Citroën Ax Sport, 1. maila).