'Nomada' eleberriaz literatura solasaldia izango da gaur

Uztarria.eus 2018ko urr. 23a, 10:51

Aitziber Etxeberriak 2016an kaleratu zuen liburua Erein argitaletxearekin. 18:00etan hasiko da literatur solasaldia, liburutegian. Pako Aristik gidatuko du saioa.

Gaur, asteartea, ekingo diete literatura solasaldien ikasturteari Udal Liburutegian. Lehen saioa izango da gaurkoa, eta Aitziber Etxeberriaren Nomada (Erein, 2016) eleberria izango dute hizpide bertan. 18:00etan hasiko da literatur solasaldia, eta Pako Aristik gidatuko du. Liburua irakurri duen edonork parte har dezake liburutegian egingo duten saioan.