'Oreina' filma aurkeztu dute Soreasun

Uztarria.eus 2018ko urr. 22a, 13:27

Film aurkezpenen asteburua izan da Soreasuko zinema aretoan. Izan ere, ostiralean Lekaime film laburra aurkeztu zuen Xanti Rodriguezek Soreasu antzokian, eta atzo, igandea, Oreina filma aurkeztu zuten Koldo Almandoz zuzendariak eta Erika Olaizola aktore azpeitiarrak. Zinemaldian estreinatu zuen Txitxua filmsek Oreina pelikula, eta dagoeneko hainbat aretotan eman dute. Azpeitian, esaterako, zapatuan eta atzo eman zuten, eta gaur ere izango da ikusgai, 21:00etan. Argazkian, Almandoz eta Olaizola Soreasun azalpenak ematen. (Argazkia: Azpeitiko Udala)